Tokiak

Udaletxea

(Ostiraleko ongi etorri dantza, dohainik)

XIX. mende bukaeran, Donostia udarako leku ezaguna zen aristokrazia eta aberatsen artean. Testuinguru hartan, “Kasino Haundia” izan zen jatorriz gaur egungo udaletxeko eraikina. Montecarloko kasinoaren arkitekturan inspiratu zen Luis Aladren y Morales de los Ríos, eta 1887an Erregina Erregentea berak inauguratu zuen. 

Halere, ruletak eta dantzatoki dotoreak ez zuten asko iraun, eta 1924an itxi zituen kasinoak bere ateak, apustu egitea galarazita zegoelarik.

20. hamarkadan, Gurutze Gorriko ospitala bezala erabili zen denbora laburrez, Rifeko gudako zaurituak zaintzeko. Aurrerago, 1947an, hiriko administrazioa beratara mugitu zen alde zaharreko Konstituzio Plazatik.

Denboran atzera egingo dugu ostiralean, eta udaletxea dantzatoki bihurtuko dugu berriz!

Kursaal

(Festak eta klaseak, vermut and swing)

Musika eta kongresu gune den Kursaal Jauregia Urumea ibaia Itsasoarekin elkartzen den puntuan kokatzen da, surfisten artean ongi ezaguna den Zurriola hondartzaren parean hain zuzen. Rafael Moneo arkitekto ospetsuak diseinatuta, ospe internazionala duen Donostiako Zinemaldiaren egoitza nagusia da.

Kursaaleko 500 m2ko gelan ospatuko ditugu festak; bertan nekatu arte egin genezake dantza! 

Boulevard

(Dantza soziala festibalaren itxiera moduan, dohainik igandean)

Boulevard da Donostiako Alde Zaharra eta Berria banatzen dituen etorbide zabalaren izena, hiria gotortzen zuten harrizko harresiak bertan zeuden.

700 urtez hiri militar gisa jardun ondoren, 1863an harresiak eraistea eta hiria hedatzea eta urbanizatzea baimendu zen. Hiriko zabalgunearen jatorrizko proiektuak (Antonio de Cortázarrena) etxeak aurreikusten zituen hiri zaharretik oso gertu, eta Martin de Saracibarena aldiz, etorbide zabal bat utzi nahi zuen zaharraren eta berriaren artean. Polemikak hiria bi bandotan banatu zuen, "Alamedistak" eta "antialamedistak". Zorionez, alkateak boto erabakigarria eman zuen eta Boulevard etorbidearen aldekoa nagusitu zen [1, 2].

Gaur egun zutik dirauen kioskoa 1907. urtean altxatu zen, 1895. urtean eraikitako egurrezko beste bat ordezkatuz. Hiriko musika bandaren erabilera zuen helburu.

DBS-en, musika toki bezala erabiliko dugu berriz; izan ere, swing musikaz eta dantzaz beteko dugu Donostiako gune adierazgarri hau.