Izen-ematea

Sarrerak eta Prezioak

Full Pass - 190€ / 165€*

Lindy Hop Pass -  165€ / 145€*

Solo Jazz Pass -  125€ / 110€*

Taster Pass -  115€ / 100€*

Party Pass - 75€ / 65€*

Beginner Pass -  90€ / 80€*


*Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartearen bazkideentzat soilik


Horretaz guztiaz gain, hurrengo dantzaldi ireki eta doakoetara etortzera gonbidatzen zaitugu:


Goserik bai? Animatu gurekin bazkaltzera! 

Mailak - Lindy Hop

Beginner:

Hilabete gutxi daramatzazu Lindy Hop dantzatzen eta sozialetara apenas joan zara. Nozio batzuk baldin badituzu ere, esan daiteke hasiberria zarela mundu honetan. Swing eszena ezagutzeko eta bertan murgiltzeko aukera paregabea duzu festibala! Gure irakasle gonbidatuen klaseez gozatuko duzu, eta baita zuzeneko musikaz ere ostiral eta larunbateko festan! (Beginner Pasearekin bakarrik!)

1. Maila:

Lindy Hoparen 6 eta 8 denborako oinarriak ezagutzen dituzu, eta nolabait bikotearekin komunikatzeko gai zara. Dantzaren oinarria sendotu eta musikaltasun handiagoaz dantzatzen hasi nahi baduzu,  hau da zure tokia. 

2. Maila:

Pare bat urte badira gutxienez Lindy Hop ikasten duzula. Dantza sozialera sarritan joaten zara, eta ikastaro eta festibal batzuetan izan zara.  Swing out-ak eroso egin ditzazkezu, denbora azkarrean ez bada; agian sinkopa eta erritmoekin jolasten hasi zara. Errutina sinpleak eta urrats berriak ikasteko ere gai zara. Zure konexioa sendoa da eta bikote desberdinetara moldatu zaitezke. Erritmo bariazioak eta musikalidadean sakontzea helburu baduzu, hau da zure tokia. 

3. Maila:

5 urte inguru pasa dira dantzan hasi zinenetik. Ikastaro eta festibal ugarietan parte hartu duzu, eta gauza sinpleak irakasteko gai zara. Sinkopa, erritmo aldaketa eta musikaltasunarekin gozatzen duzu; eroso zaude bai denbora moteletan, baita oso azkarretan ere. Ahal duzun guztietan dantza sozialera zoaz eta zure aurpegia ezaguna da zure eszenan. 

4. Maila:

Lindy Hopak erotzen zaitu; ahal duzun festibal guztietara joaten zara eta sarritan praktikatzen duzu. Lehiatzeko maila daukazu, edo Lindy Hop-a irakasteko gai zara arazorik gabe. Denbora moteletan eta oso azkarretan gustora zaude eta agian ohikoa ez duzun rol-ean ere ondo moldatzen zara. Dantzari sozial ideala zara eta besteak insipiratzen dituzu.  Ikasten eta gozatzen jarraitu nahi duzu. 

Mailak - Solo Jazz

1. Maila:

Ez daukazu eskarmentu handiegirik Solo Jazz dantzarekin, edo klase batzuk jaso dituzu eta dantza honen hiztegia pixka bat ezagutzen duzu, baina oraindik ez zara oso trebea urrats edo errutina berriak ikasten. Dantza hau ezagutu nahi baduzu eta zure berezko estiloa ezagutzen hasi, hau da zuretzako maila egokia.

2. Maila:

Jazz Steps-en eskarmentu sendoa daukazu. Tranky Doo eta Big Apple bezalako errutina ezagunak kontrolatzen dituzu, eta eroso zaude urrats edo aldaera erritmikoak ikasteko orduan. Testuinguru sozialean inprobisazioa lantzen ari zara, eta musikalidadea eta zure adierazteko moduan sakondu nahi duzu. hau da zuretzako maila egokia.