Musikariak & DJ

Hot Swing Sextet

Old Dixieland Band

DJ Mr. Patxi "Crazy Legs"

Hot Swing Sextet

30. hamarkadako jazz clubetako giro eroan murgiltzea proposatzen digu Frantziar eta Europear swing eszenan aski ezaguna den Bordeleko seikoteak, jazz musikaren izaera dantzagarri eta herrikoia berreskuratuz.

París eta Harlem, Django Reinhardt, Duke Ellington eta Louis Armstrongen artean, konortea galdu arte edukiko gaituzte dantzan!

Batu zaitez dantzara Hot Swing Sextet-ekin, ezin duzu huts egin!

The Old Dixieland Band

Ciudad Realetik datoz XX. mende hasierako New Orleans-era bidaiatu dezagun eta jatorrizko erritmo afroamerikarretan murgildu gaitezen!

Jazz tradizionalaren formazio klasikoa dakarkigute gogora, non influentzia musikal desberdinek eta hainbat tradizio eta kulturen arteko nahasketak estilo propioa sortu zuten: Dixieland! Gehienetan kalean jotzen zen musika honen ezaugarri nagusien artean, instrumentuen arteko inprobisazio bateratua daukagu.

Bi lan argitaratu eta hauek hainbat lekutan (Txina barne) ezagutzera eman eta gero, hirugarrenari begira dago jadanik taldea, eta Donostia New Orleans bilakatuko dute gau batez! Beraietaz gozatzeko, ez ezazu galdu ostiraleko festa!

DJ Mr. Patxi “Crazy Legs”

Hogei urte baino gehiagoko ibilbidearekin, bertako DJ Mr. Patxi “Crazy Legs” Donostiako dantzalekuetan erreferente bat izan da. Hainbat musika estiloetatik igaro ondoren, Classic Jazz-an (Early Jazz eta Swing) oinarritzen da, donostiako swing eszena zabaltzeko helburuarekin. Nazioarteko hainbat dantzaldietan egon da: Bartzelonan, Herthfordshire-en, Parisen, Montpellier-en, Toulousen, Bordelen, …. Iaz bezala, aurtengo Donosti Belle Swing-eko laugarren edizioko jaietan musika eta giroa jarriko ditu!