Irakasle Gonbidatuak

Alba Steinlen & Javi Molina

Alba donostiarra da, eta hasera batean beste dantza batzuetan aritu bazen ere, duela 10 urte izan zuen Lindy Hoparekin lehen harremana. Gaur egun Spirit Valencia eskolaren ideia eta energiarekin bat egiten du. Horrez gain, historialaria ere badenez liburu, disko eta bideo artean bilatzea izugarri gustatzen zaio. Swing Era garaiko dantzari apartekiko mirespena du, Marie Bryant edo eta Mable Lee esaterako, eta oso gustuko du Cab Calloway, bai musiko baita dantzari moduan ere.

Javi creó Spirit Valencia Swing Project hace casi 20 años y es uno de los responsables de que se baile en España. Ha dedicado desde entonces todo su tiempo a conocer y transmitir las raíces y los valores de esta cultura. Empezó bailando Rock Acrobático y actuando en giras nacionales, así que le encantan los aéreos. Se emociona cada vez que ve a los Whitey’s Lindy Hoppers en Hellzapoppin, es un gran dosis de inspiración y de energía.

Javik Spirit Valencia Swing Project sortu zuen duela ia 20 urte eta swing dantza Espainira eraman zuen pertsonetariko bat da. Ordutik, swing kulturaren erroak eta baloreak ezagutzen eta zabaltzen ematen du bere denbora. Rock akrobatikoa dantzatzen hasi zen bira nazionaletan, beraz, aereoekiko zaletasun argia dauka. Hellzapoppinen Whitey's Lindy Hopperrak ikusten dituen bakoitzean hunkitu egiten da, hori baita bere inspirazio eta energia iturrietako bat.

Isabel Jiménez & Jonathan Marx

Isabelek dantza klasikoan 10 urtetako ikasketak burutu zituen, eta 4 urtez dantzaren pedagogia ikasitakoa da. Lindy Hop-a ezagutzean, dantza libreago bat deskubritu zuen, disziplina eta teknika atzeko plano batetan utzita. Beretzat, kaleko dantza da Lindy Hop-a, eta horrenbestez alde sozialean jartzen du indarra, pertsona bakoitzaren adierazpidea errespetatuz eta indartuz. Bere estiloa, afrikar dantzaren eraginez, energia eta erritmoa da bete-betean.

Jonathan musikarekin hazi zen, eta nerabezaroan bazeukan jazzarekiko grina, nahiz eta bere kideek Art Tatum edo Errol Garnerren musika ulertu ez. Urteak pasa eta kasualidadez deskubritu zuen Lindy Hop eszena bat bazegoela bere herrian. Bikoteko dantza ez zen oso naturala hasiera batetan, baina buru belarri hasi zen dantza sozialean murgiltzen, ahalik eta klase eta festa gehienetara joaten; gaur egun ere horrela jarraitzen du. 2017tik Saarbrücken-en irakasten du gehienbat, baina baita Trier and Metz-en ere. 2020an bere lan egoeran aldaketan egin zuen, osteopatia ikasi eta swing dantzari denbora gehiago dedikatzeko. Dantza honi buruz askatasuna, musikaltasuna, komunikazioa, bikotearekin partekatutako momentuak, momentua bizitzea, komunitateen harrera atseginak eta jai onak dira gehien gustatzen zaiona.

Roser Ros & Marcos León

Roser Bartzelonatik dator, eta gaur egun nazioarteko Lindy Hop irakasle gisa ezagutzen dugun arren, 14 urtez aritu zen irakasle gisa, ikasketak magisteritza eta pedagogian burutu zituelako. Irakasle lanetan emandako urteek baliabide asko eman dizkiotela dio irakaskuntza-ikaskuntza prozesua errazteko.

Txikitatik gimnasia erritmikoa eta artistikoa bezalako jarduerak egin ditu, zirkuaren munduan sartu zen ere. Hainbat dantzatan trebatu zen, besteak beste, Modern Jazzen.

2011-ean Lindy Hop ezagutu eta guztiz maitemindua geratu zen. 2017rako mundu amateurretik profesionalera igaro zelarik.

Irakasle lana utzi eta Lindy-ra burubelarri dedikatzea erabaki zuen, lehiaketetarako prestatzen (20 sari inguru irabazi dituelarik) eta bere eskoletarako eduki berriak landuz. Europako eta beste hainbat herrialdetako jaialdirik onenetan eman ditu eskolak, hala nola, Japon, Taiwan eta Canadan.

Marcos gaur egun Zaragozan bizi da eta Cotton Swing eskolako taldeko kide da, Lindy Hop, Solo Jazz eta Claqué klaseak ematen ditu bertan.

Marcos, dantzan murgildu zen Aretoko dantzen bidez. Lindy Hop-a ezagutu zuenean, jazz-az, bere sustraietaz eta kulturaz maitemindu zen. 5 urtez Dantza Klasiko eta Garaikidean trebatu zen, baita Jazz-etik eratorritako estiloetan ere : 20S Charleston, Collegiate Shag, Boogie Woogie. Hala ere bere prestakuntza eta praktika Lindy Hop, Solo Jazz eta Claqué-n zentratu ditu.

6 urteko esperientzia du, eskola erregularrak eta ikastaro trinkoak ematen, eta hain gustoko dituen dantza horiek sortu zituen kultura hobeto ezagutu nahi ditu, dantzaren eta erritmoaren bidez bere ahotsa aurkitzeko eta ikasleei berea aurkitzen laguntzeko ere.