Irakasleak

Trisha Sewell

"3 urtetik aurrera dantzatzen, ez diot nire poza eta dantzarako zaletasuna zabaltzeari utzi. Orain nire 'Berrasmakuntza' garaian, aldaketa, aurkikuntza, ahalduntze eta mugak gainditzeko garaia izan da".

Trisha Hertfordshire-koa da (Erresuma Batua). 1997tik nazioarteko eszenan dago eta 2003tik irakasten ari da. 10 urtez lagundu zuen Europako lehen swing dantza marka eta bere garaiko handiena ezartzen. Orain poz-pozik dago bere ikuspegi pertsonaletik zuzentzen duen SavoyHop.com enpresa kudeatzen. Europako Swing Eszenaren barruan eragin handieneko irakasleetako bat da.


Trisha-k estilo naturala eta bereizgarria du dantzalekuan. Bere ardatza Lindy Hop-eko jatorrizko dantzarien itxura birsortzea da, ikasleei trebakuntza, teknika eta musikaltasuna eskaintzearekin batera. Musikari bikaina eta Tap-en aditua, besteei erritmoak ulertzen eta dantzan inprobisatzen laguntzen die. 5 urtetik aurrera Ballet, Garaikidea, Jazz, Tap eta antzerki musikalean prestakuntza formala izan du.



Markus Rosendal 

DJ, performer eta dantza irakasle profesionala da.

1920-1950 hamarkadetako dantza originaletan aditua da, aski ezaguna. Gaur egun Lindy Hop, Boogie Woogie eta Authentic Jazz irakasten ditu.

1999an hasi zen dantza mundu profesionalean, eta 2010. urtera arte Suediako Talde Nazionaleko partaide izan zen. 2006tik aurrera, konpetitzen ibiltzeaz gain, mundu zabalean aritu da hainbat jardunaldi eta festibaletan irakasten, Herräng Dance Camp edo Osaka, Japón bezalako tokietan.

Pertsona helduen irakasle izateaz gain, komunitatearekin lanean eta disfrutatzen ere ibili da, Suedian barrena umeei dantza eta dantza kulturaren ingurukoak irakasten.


Ana Mínguez

Euskal Herrian swing dantzetan aitzindaria da Ana, 2000. urtetik hona Donostian Lindy Hop irakasten du eta. Horrez gain, Gasteiz, Bilbo eta Biarritz bezalako hirietan ere ikastaro erregularrak eman izan ditu.

Agertoki internazionaletan ere Lindy Hop, Solo Jazz eta Charleston dantzak irakatsi izan ditu, horien artean aipatzekoa da Pariseko Swing Jaialdian 2008an Frankie Manning-en “assistant partner” izan zela.

Lindy Hoparekiko duen grinak bultzatuta eta Donostian swing komunitate bat sortzeko helburuarekin, zenbatezinak diren dantzaldi, jai eta ikastaro ugari antolatu ditu urte hauetan, etengabe ikasten jarraitzen duen bitartean.

Mimmi Gunnarson 

Bere oinak pianista baten eskuak bezala mugitzen dira lur gainean, era argi eta sakonean. Erritmo biziak, mugimendu freskoak eta alaitasun ukaezina ». - Swingzine.com

Mimmi energiaz eta pozez betetako dantzaria da. Dantzaren benetazko ikaslea, 30eko eta 40ko hamarkadetako Harlemeko dantzarien estilo gordina eta basatiaz maiteminduta. Hala ere, bere inspirazioa leku guztietatik lortzen du eta arretaz eta erraztasunez bere estiloan sartzen du.

Iraganeko garai bateko haize fresko gisa, dantza bere egiten du dantzalekuan agerten den bakoitzean.

Dantzari sozial gisa hasita, laster aurkitu zuen interpretatzeko grina - 2012tik The Hot Shots dantza konpainia ospetsuko kide gisa. Stockholmeko Chicago Swing Dance Studio-n aldian-aldian klaseak emateaz gain, Mimmik munduko kontinente guztietan irakatsi eta antzezten ibili da. Australia, AEB, Brasil, Singapur, Korea, Hegoafrika eta Mozambike bezalako herrialde batzuk aipatzearren - eta, noski, maiz Europa osoan.



Fredrik Dahlberg 

Stockholmen jaio eta hazi zen. Inoiz ez zuen helburu izan dantzari izatea. Horren ordez Hip-Hop-a entzuten eta saskibaloian jolasten pasatzen zituen egunak. Bere lagun batek lindy hop klase batera eraman zuen eta hasieran ez zuen talentu handirik erakutsi, ezker-eskuin eta gora eta behera zegoenarekin borrokan. Handik gutxira The Hot Shots swing dantza konpainia ospetsuan sartu zen. Nola izan zen hau posible? Beste ezertan pentsatu gabe (hori ez da guztiz egia) eta zorte pixka batekin, esango lukete batzuek. 

Bere estilo bereziak eta ideia berriek zerbait freskagarria ekartzen dute eszenara. Klakea probatu zuen eta bestalde, lindy hop, charleston eta beste hainbat jazz dantza herrikoietan aurrera egin du, hainbat sari jasoz denbora gutxian. 

Nazioarteko hainbat ekitalditan irakasten aritu da, hala nola, Frankie 100, Herräng Dance Camp eta Camp Jitterbug. Munduan zehar irakasten ibili da Singapur, Grezia, Korea, Lituania, Txina, Australia, Brasil, Kanada, AEB eta Mozambike bezalako lekuetan.

Chicago Swing Dance Studio puzzlearen zati garrantzitsu bat ere bada, non irakasten, djean, garbitzen, gonbidatuei irribarre bat eskaintzen eta dantza egiten iniltzen den ahal duen guztietan. Gainera, tronpeta jotzen du eta pianoa jotzen saiatzen da.


Peter Kepič

Swing eta, oro har, jazz musikarekiko duen obsesioa bere formazio musikalean oinarritzen da. Txikitatik izan da musikaria eta urtetan saxofoia jotzen ibili da.

Peter duela ez asko hasi zen jazz dantzekin Bratislavan, Boogie Woogierekin lehendabizi. Orain bere triple-stepak Lindy eta Authentic jazzari dagozkio gehienbat. Epe labur honetan nazioartean ezaguna den lehen jazz dantzari eslovakiarra izan zen, Europan zehar bidaiatuz, lehiaketak irabaziz eta irakaskuntzan arituz. Hungarian, Austrian, Suedian, Lituanian, Polonian eta beste leku batzuetan egin zituen tailerrak.

Peter ohiko irakasle gisa hartu zuten Vilniusen, baina orain bere hiri eta  eszenatoki maitea Brno da ,Txekiar Errepublikan, non Lindy Hoparen irakaskuntza erregularrarekin hasi zen. Dantzari eta irakasle gisa, swing abesti bat entzuten den bakoitzean bere gorputzak dituen grina, poza eta zoramena partekatzeko beharra sentitzen du. Bera da dantzalekuan aurrena sartzen dena eta azkena irtetzen den horietakoa. Swing geek bat da, gauak klip eta musika zaharrekin pasatzen dituena, bere bakarkako dantza eta irakaskuntzarako inspirazio berri baten bila. 


Berarekin klaseak hartzea esperientzia paregabea eta inspiratzailea da!




Pavlina Korcova 

Tempo motelak maite ditu. Swing eta blues musikengatik liluratua dago, musika honen istorioak kontatzeko, autoadierazpenerako eta askatzeko ahalmenagatik.

Txekiar Errepublikan swing dantza eszenaren zabalkundean pertsona garrantzitsua da, eta dantzaren inguruan sortutako komunitatea eta honen alderdi soziala funtsezkoak izan dira beti berarentzat. Era berean, dantza egitea eta komunitate hau eraikitzea aktibismo modu positiboenetako bat dela uste du.

Gai eta topiko sozialek bere dantzatzeko moduan eragiten dute, hala nola feminismoa, espazio segurua, adimen emozionala, kulturaren jabekuntza etab. Dantzari eta musikari buruz ko gogoetak partekatzea gustoko ditu. 

Inoiz ez dio ikasteari eta esploratzeari uzten.


Alba Steinlen & Javi Molina



Alba donostiarra da, eta hasiera batean beste dantza batzuetan aritu bazen ere, duela 10 urte izan zuen Lindy Hoparekin lehen harremana. Gaur egun Spirit Valencia eskolaren ideia eta energiarekin bat egiten du. Horrez gain, historialaria ere badenez liburu, disko eta bideo artean bilatzea izugarri gustatzen zaio. Swing Era garaiko dantzari apartekiko mirespena du, Marie Bryant edo eta Mable Lee esaterako, eta oso gustuko du Cab Calloway, bai musiko baita dantzari moduan ere. 



Javik Spirit Valencia Swing Project sortu zuen duela ia 20 urte eta swing dantza Espainira eraman zuen pertsonetariko bat da. Ordutik, swing kulturaren erroak eta baloreak ezagutzen eta zabaltzen ematen du bere denbora. Rock akrobatikoa dantzatzen hasi zen bira nazionaletan, beraz, aereoekiko zaletasun argia dauka. Hellzapoppinen Whitey's Lindy Hopperrak ikusten dituen bakoitzean hunkitu egiten da, hori baita bere inspirazio eta energia iturrietako bat.

Isabel Jiménez & Jonathan Marx



Isak dantza klasikoan 10 urtetako ikasketak burutu zituen, eta 4 urtez dantzaren pedagogia ikasitakoa da. Lindy Hop-a ezagutzean, dantza libreago bat deskubritu zuen, disziplina eta teknika atzeko plano batetan utzita. Beretzat, kaleko dantza da Lindy Hop-a, eta horrenbestez alde sozialean jartzen du indarra, pertsona bakoitzaren adierazpidea errespetatuz eta indartuz. Bere estiloa, afrikar dantzaren eraginez, energia eta erritmoa da bete-betean.


Jonathan musikarekin hazi zen, eta nerabezaroan bazeukan jazzarekiko grina, nahiz eta bere kideek Art Tatum edo Errol Garnerren musika ulertu ez. Urteak pasa eta kasualidadez deskubritu zuen Lindy Hop eszena bat bazegoela bere herrian. Bikoteko dantza ez zen oso naturala hasiera batetan, baina buru belarri hasi zen dantza sozialean murgiltzen, ahalik eta klase eta festa gehienetara joaten; gaur egun ere horrela jarraitzen du. 2017tik Saarbrücken-en irakasten du gehienbat, baina baita Trier and Metz-en ere. 2020an bere lan egoeran aldaketan egin zuen, osteopatia ikasi eta swing dantzari denbora gehiago dedikatzeko. Dantza honi buruz askatasuna, musikaltasuna, komunikazioa, bikotearekin partekatutako momentuak, momentua bizitzea, komunitateen harrera atseginak eta jai onak  dira gehien gustatzen zaiona.

Maria Peña & Amaia Martinez



Musikazale amorratua da Maria. Soul eta R&B festibaletan Northern soul deituriko estiloa dantzatzen disfrutatzen zuen, 2010ean Lindy Hop-a ezagutu zuen arte. Jazz Steps, Tap eta Bluesean murgildu zen, jazz dantzaren erroak ezagutzeko asmoz; Hip Hop-a eta Balletarekin ere pixkat saiatu izan da. Gutxigorabehera 2017tik aurrera, hainbat eskolatan ibili da klaseak ematen eta dantzarekiko daukan pasioa gogotsu transmititzen. Era berean, etengabe ikasteko eta dantzari bezala hazteko moduak bilatzen ditu. 




Amaiak urte asko daramatza mugimendua eta hezkuntzari lotuta. Dantzan hasi zenean estilo desberdinak ezagutu zituen, baina 2005ean, Lindy hop-a probatu zuen eta bere erritmoak eta energiak berehala liluratu zuen. Harrezkero ez du utzi klaseetan eta nazioarteko jaialdietan formatzeari. Ibilbide luze honetan, lindy hop-a beste dantza mota batzuekin uztartzen jarraitzen du, horrela estilo jakin batera eboluzionatuz. Lehenengo aldia da jaialdi batean eskolak ematen dituela eta irrika biziz dator bere energia eta ilusio guztia bertan zabaltzeko.