Hiria eta Ostatua

Donosti Belle Swing dantzaldiak Donostiako Belle Epoque garaiari egiten dio keinua. garaiko hiriaren momenturik gorenena XX. mendearen hasieran izan zen. Orduan, Frantziatik zetozen Cake Walk eta Charleston taldeak gure hiritik pasatzen ziren, Josephine Baker bera ere horietako bat izan zen. 

Hurrengo lerroetan informazio gehiago eskaintzen dizuegu, baina gehiago jakin nahi baduzu, honako hau Donostia Turismoko webgune ofiziala da. Bertan mota guztietako informazioa aurki dezakezue: bisita gidatuak, museoak, jatetxeak, etab. 

Non lo egin

Aurten, Ondarreta Gazte aterpetxea erreserbatu dugu, Donostian kalitatezko alojamendu merkea bilatzen duzuenontzat. 100 plaza inguru dauzka eta hiriaren erdialdera modu errexean iritsi daiteke autobus  edo bizikleta bidez. Festibalean izena ematerakoan aukeratu ezazu, interesa izanez gero! 

Ostiral eta larunbat gauak, gosaria barne: 45€ 

Mesedez, kontutan izan ezazu jaieguna dagoela jaialdiaren asteburua baino lehen, beraz ez ezazu azkeneko momentura arte itxaron ostatua bilatzeko! Eskualde txikia gara, eta ostaturako aukerak mugatuak dira.


Nola Iritsi

Hegazkinez bazatoz, praktikoena da Bilbon dagoen Loiu aireportura hegan egitea. Bertatik, autobus lanzadera bat hartzea posible da, 75 minututan Donostin egongo zara. Beste aukera bat, zure abiapuntuaren arabera, Donostiako aireportu txikiagora hegan egitea da, hiritik ordu erdira baino ez dagoena (www.aena.es). Autobusei buruzko informazioa aurkituko duzu PESAren orrialdean.

Non jan

Ziur gaude noizbait entzungo zenula Donostiak gastronomia arloan duen ospeari buruz.

Hiru Michelin Izar dituzte hiru jatetxe ditu (Arzak, Akelarre eta Martin Berasategui), eta beste bat bi izarrekin (Mugaritz). Munduan Michelin izar gehien dituen bigarren hiria da, Kyotoren atzetik bakarrik. Gainera, “pintxo” famatuek, miniaturazko sukaldaritzak, eta jantokien kalitate ertainak Donostian jatea ahaztuko ez duzun esperientzia bihurtuko dute. 

Esteka honetan aurkituko duzu pintxo-taberna zerrenda luzea: www.sansebastianturismo.com/en/eat/where-to-eat/tapas-bars.

Zer ikusi

Alde Zaharra

Donostiako Alde Zaharra kaiaren aldamenean eta Urgull mendiaren azpian dago. Ezin zara hiritik joan Alde Zaharreko kaleetan zehar ibili eta tabernetako pintxoak eta tragoak dastatu gabe. 

Kale ezagunena “Abuztuaren 31a” da. 1813an, gerra napoleonikoen bukaeran, Ingalaterrako gudarosteek hiriari su eman ziotela gogoratzen du. Gertaera horretan, sutan suntsitu ez zen kale bakarra da, geroago Abuztuaren 31a izena jarri zitzaiona. Sutearen ondoren, hiria galdutzat jo zen, baina Donostia berpiztu eta hedatu zen, egun ikusten duzun hiria bilakatu arte.


Urgull

Urgull mendia Alde Zaharra eta Paseo Berriaren artean dago, itsasoaren ondoan. Haren gainean, hiriaren gotorlekua kokatzen da: “Mota Gaztelua”, XII mendekoa. Minutu gutxitan, Alde Zaharretik paseo batean igo zaitezke “Jesusen Bihotza” eskulturaren azpian dagoen behatokiraino. Handik hiriaren, Kontxako badiaren eta inguruko mendien bista paregabeak izango dituzu. 


Igeldo

Donostiako irudi ospetsuenak Igeldoko menditik ikus daitezke. Bertan, gainera, antzinako jolas-parke xarmangarria aurkitzen da. 1912. urtean eraiki zen eta garai bereko funikularrean igo daiteke haraino. “Suizar Mendia” 1928an eraiki zuen Erich Heidrich ingeniari alemaniarrak, eta munduan dabilen errusiar mendi zaharrena da. Atrakzio horretan ibiltzea ahaztezina eta paregabea da!


Haizearen orrazia

“Haizearen orrazia” artelana Ondarretako hondartzaren bukaeran kokatzen da. Eduardo Chillida euskal artista ospetsuaren eskultura-multzoa da, altzairuan landua eta kostaldeko arroketan finkatua. Hiriaren kostaldean zehar, egile berak egindako “Fleming-en monumentua” eskultura ikus daiteke, baita beste hainbat eskultoreen lanak ere: Oteizaren “Eraikuntza hutsa” (Paseo Berrian) edo Basterretxearen “Bakearen Usoa” (Sagues-en).