Egitaraua

Klaseak

Ostiral eta larunbatean Kursaal Kongresu Jauregiko hiru geletan izango dira klaseak.

4 maila egongo dira (izen emate atalean begiratu), 5 klase ordu maila bakoitzeko (lindy hop).

Gainera, bi orduko taster klasea egiteko aukera dago, Dips & Tricks, Aereals edo Trickeration eta California routine artean aukera dezakezu, hirurak gure irakasle ikaragarrien eskutik.

Dantza

Dantzatzeko aukera asko eukiko dituzu asteburuan zehar!

  • Jaia ostegun gauean, lekua oraindik konfimatu gabe
  • Ongi etorri dantza Udaletxean, ostiral goiz / eguerdian
  • Kursaalen jai haundia, ostiral gauean (zuzeneko musika)
  • Vermut & Swing larunbat eguerdian (zuzeneko musika, lekua oraindik konfirmatu gabe)
  • Kursaalen jai haundia, larunbat gauean (zuzeneko musika)
  • Bulevarrean igande eguerdiko dantza


Beste jarduera batzuk

Larunbateko bazkaria

Oquendo Jatetxean izango da, Kursaal-en ondoan. Menua 28 eurokoa izango da, eta lehenengo platera, bigarrena eta azkenburukoa izango ditu, baita kafea eta edaria ere. Beganoentzat aukera egongo da ere.

Etorri nahi al duzu? ¡Izen-ematean aukeratu!


Pintxoak Alde Zaharrean

Igande eguerdian Donostiako Alde Zaharra bisitatuko dugu, eta bertako taberna batzuetan pintxoak dastatuko ditugu. Begetarianoentzat aukera egongo da. Ze ondo sartuko diren klandestinoan dantza egin eta gero!

Etorri nahi al duzu? Izen-ematean aukeratu!


Carousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel imageCarousel image