Baldintzak

Donosti Belle Swing-en izena eman ahal izateko jaialdiko baldintzak eta filosofia onartu behar dituzu. Baldintza eta filosofia hauek hurrengoak dira. Egiaztatu onartu dituzula eta izen-emate inprimakian horretarako dagokion marka egin duzula. 

Izen-emateko prozedura… erabaki duzu dagoeneko, Donosti Belle Swingera etorri nahi duzu!!

Inprimakira bete ezazu. Irakurri eta onartu ezazu baldintzen testu hau, sakatu “bidali”-n eta mezu automatiko bat jasoko duzu, zure izen-ematea zuzen jaso dugula jakin dezazun. Lehen mezu honek ez du esan nahi zure plaza baieztatuta dagoenik eta ez daukazu oraindik ezer ordaindu beharrik. 

Bikote kopuruari nahiz leader/follower proportzioari dagokionez ahalik eta klase kalitate handiena eskaini nahi dizuegunez egun batzuk beharko ditugu eskaerak elkarrekin egokitzeko. Behin hori eginda zure izenean bidalitako mezu bat jasoko duzu: bertan plaza bat egokitzen zaizula baieztatuko dizugu. Une horretan erakutsiko dizugu 5 egunen buruan zure ordainketa nola egin behar duzun. Epe horretan zure transferentzia jasotzen ez badugu, itxarote-zerrendan dagoen lehenengoari emango zaio zure plaza. 

Ezin ditugu ordainduta dauden izen-emateak itzuli, baina zure izen-ematean interesa duen beste pertsona bat bilatu dezakezu. Gogoan izan zure pasea eskuratzen duen pertsonak zure rol bera eduki behar duela eta, klaseak barne hartzen baditu, maila ere berdina izan behar dela.  Izen-ematea beste bati emateko derrigorrezkoa da guri idatziz ahal bezain laster jakinaraztea (beti ere, 2023ko urriaren 27a baino lehenago) honako posta honetara reg.donostibelleswing@gmail.com, hurrengo datu hauek aipatuz: 

Mailaren bat osatzen ez bada baliteke taldeak berrantolatu behar izatea, baina betiere aldaketak eta aukera ezberdinak garaiz jakinaraziko dizkizugu. 


Oso ondo! badaukazu dagoeneko zure pasea, Donostian zaude eta jaialdia hastear dago. Kontutan izan hurrengoa: